Bigarren Karlistaldia | |||
---|---|---|---|
Karlista soldaduak Nafarroan, beren animaliekin | |||
Data | 1872ko apirilaren 21a – 1876ko otsailaren 28a | ||
Lekua | Hego Euskal Herria, Maestrazgo, Katalunia | ||
Emaitza | Karlisten porrota Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako foruen abolizioa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Galerak | |||
7.000 eta 50.000 hildako artean[1] |
Bigarren Karlistaldia[2][3][4][5] (Euskal Herriaz kanpora sarritan Hirugarren Karlistaldia deitua[oh 1]) 1872tik 1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako guda izan zen. Alde batetik, Espainiako koroa aldarrikatzen zuen Madrilgo duke Karlos (Karlos VII.a izena hartuta) eta haren jarraitzaileak zeuden eta, bestetik, Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuak.[6]
1870eko martxoan, Ramón Cabrerak, karlisten buruzagi politiko eta militarrak, dimisioa eman zuen, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko baldintzak ez zeudelako" eta "Espainia gerra zibil berri batez arriskuan jarri nahi ez zuelako". [7][8] Hala ere, Karlos errege-nahiak, erbestean hilabetez matxinada prestatu ondoren, erabaki zuen 1872ko apirilaren 21a izango zela Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data.
Gerra horren gudaleku nagusia Hego Euskal Herria izan zen Lehen Karlistaldian bezala, eta euskal lurraldean borrokatu bigarrena. Dena den, 1872ko uztailean, Karlosek Filipe V.ak ezarritako Planta Berriko dekretuen bitartez indargabetutako foruen berrezarpena proposatu zuenean, matxinada hein handi batean Kataluniara eta neurri txikiagoan Valentzia eta Aragoira zabaldu zen. Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partida mendietara joan eta gudari baino bandolerismoari ekin zioten, gorriak ikusi baitzituzten ekintzak burutzeko, inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztela eta.
1873ko otsailean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak izandako monarkiko asko karlista aldera pasatu ziren. Era berean, Kantoien matxinadak karlisten lerroak indartu zituen. Aldiz, 1874ko urtarrilean Pavíaren estatu-kolpeak eta 1874ko abenduaren 29ko Arsenio Martínez Camposen altxamenduak karlistei indarrak kendu zizkieten. 1876 hasieran, guda amaitu zen, Canovas del Castillok hauspotuta Alfontso XII.a Espainiakoaren eta armadaren bitartez lehengo Borboi leinua berrezarri zenean, Espainiako gobernua horrek Aulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean eta Ramón Cabrerak "a la Nación" eta "al Partido Carlista" agirien bitartez Alfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean.[9][10]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search